Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Egitarau betea martxo morerako

Egitarau betea martxo morerako

22 Otsaila 2019

Martxoaren 8aren bueltan, ekintza ugari izango da Legorretan. Udaleko Berdintasun sailak eta mugimendu feministak bultzatuta, hilabete osoan izango dira ekintzak.

Martxoak 2: Autoestimu feministarako tailerra, adin guztietako emakumeentzat. 09:30etatik 13:30etara, kultur etxean. Emagin taldeak gidatuko du saioa.
Martxoak 7: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Urtean zehar antolatzen diren ekintzetan genero ikuspuntua txertatzen ikasteko saioa.
Martxoak 8: Greba feminista. Mugimendu feministak kaleratuko du laster egun osoko egitaraua.
Martxoak 14: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Bigarren saioa.
Martxoak 23: Maskulinitate tailerra, adin guztietako gizonentzat. 10:00etatik 13:00era, kultur etxean.
Martxoak 27: Ipuin kontaketa umeentzat: Emakumeak = kontatzen Apika Clown-ekin.