Korrikaren 24. ekitaldia larunbat eguerdian iritsiko da Legorretara.
Korrika iritsi aurretik, 11:45ean, mezua irakurriko dute herriko euskara ikasleek udaletxeko balkoitik.
Itsasondo aldetik etorriko da Korrika eta Eleguneak egingo du lehen lekuko-hartzea, eguerdiko 12:50ean, Legorreta-zargo bidegurutzearen erdian, eta ondoren Gazte Piku, Legorregae, Jotakea, Bilkoin, Ugarotarrak, Ugaroko irakasleak, herriko euskara ikasleak, Aldapa Haundi, Irrintzi Alai, Elekun, Pikuk, Eredu eta Ederfil izango dira lekukoaren eramaileak.
14:30ean berriz, herri bazkaria izango da plazan.
Udaletik, herritar guztiak animatu nahi ditugu euskararen jai honetan parte hartzera.

