Autonomiari eutsi eta harremanak sendotzeko Eguneko Arreta Zerbitzua aurkeztu du udalak. Proiektu hau martxan jartzen laguntzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat jaso du udalak, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan.
Maiatzaren 30ean irekiko ditu ateak zentro berriak, Legorretako herritarrei arreta eskaintzeko asmoz. Helburu nagusia da autonomiari eustea, ohiko bizimoduarekin jarraitzeko bidea ematea eta harremanak sendotzea. Horrez gain, oinarrizko elikadura eta higiene premiak asetzeko ere balio du: jangela zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.
Gainera, parte-hartzea sustatzeko, komunitatea indartuko da, eta ekintzak eta programak antolatuko dira horretarako.
Legorreta 2030 plan estrategikoan landutako beharretatik sortutako proiektu bat da, estrategikoa udalarentzat.
Hemen informazio guztia.
Goierri telebistak irudi hauek hartu ditu.




Argazkiak: Ariane Vierbucher / Goierriko Hitza