Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ekainak 20 Errefuxiatuen Munduko Eguna

Ekainak 20 Errefuxiatuen Munduko Eguna

20 Ekaina 2025

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna da. Hori dela eta, Nissaa Asaada Emakume Elkarteak dei egin die legorretarrei, milioika errefuxiatuk eta derrigorrezko desplazatuek bizi duten egoera oroitu, eta aurten bereziki, Palestinan bizi duten egoera salatzeko egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Herriko plazan egingo da arratsaldeko 19:30ean eta Legorretako Udalak bat egiten du elkarretaratzearekin.