Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautesle-zerrendak ikusgai
22 Apirila 2024
Datorren ekainaren 9an izango diren Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta, dagoeneko ikusgai dago Legorretako hautesleen zerrenda. Apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai udal bulegoetan 9:00etatik 13:00etara bitartean. Egun hori ere azkena izango da, halaber, akatsak atzematen dituzten edo erregistroan agertzen ez diren pertsonen zuzenketa-eskaera aurkezteko.
Kontsulta egiteko beharrezkoa izango da Nortasun Agiri Nazionala aurkeztea. Zuzenketa bat eginez gero, hautesleak berak aurkeztu eta sinatu behar du eskaera, eta NAN-aren fotokopia erantsirik eramango du.