Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
EKAINEKO HERRI GALDEKETAREN GALDERAREN AURKEZPENA.

EKAINEKO HERRI GALDEKETAREN GALDERAREN AURKEZPENA.

07 Apirila 2016

Larunbat honetan, apirilak 9, Gure Esku Dagok ekainean egingo den herri galdeketako galdera aurkeztuko du Legazpiko Latxartegi aretoan. Pare bat hilabetez, goierritar ezberdinez osatutako komisioak, lan handia egin du eta azkenik iritsi dira adostasun batetara. Horren emaitza, aurrez esan bezala, larunbatean izango dugu ikusgai 11:00tan hasiko den ekitaldian. Hemendik, legorretar guztiak gonbidatzen ditugu, bertaratu eta aurkezpenean parte hartzeko. Azken txanpan buru belarri sartuak gaude eta ziur larunbateko ekitaldiak indarrez beteko gaituela! Aurrera goaz!