Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
'Ekonomia zirkularra, bertako produktuekin eginiko sukaldaritza' ikastaroa izango da urtarril-otsail bitartean

'Ekonomia zirkularra, bertako produktuekin eginiko sukaldaritza' ikastaroa izango da urtarril-otsail bitartean

09 Urtarrila 2023

Kultura Sailak ikastaro bat antolatu du, ekonomia zirkularra eta bertako produktuekin eginiko sukaldaritza lantzeko, Cebanken eta Bilkoin elkartearen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua da bertako produktuak eta merkatua sustatzea, zero kilometro-ren filosofía bultzatzea, bertako produktua baloratzea eta haren kontsumoa sustatzea. Bilkoin elkartean izango da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30etara. Urtarrilaren 24an hasiko da, eta otsailaren 16an amaitu. Ikastaroa doakoa izango da.

55 urtetik gorako herritarrek izango dute lehentasuna, baina parte hartu nahi duten gazteagoek ere eman dezakete izena. Gutxienez, hamabi ikasle beharko dira ikastaroa aurrera eramateko. Izena emateko, idatzi kultura@legorreta.eus helbidera, deitu 943-08 50 50 telefono zenbakira edo liburutegira joan (08:00-11:00/16:30-19:30), urtarrilaren 18a baino lehen.