Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea

ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea

13 Maiatza 2015

Zer da eLe-gunea?

ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea, herri ekimenetk sortutako euskararen aldeko gizarte-mugimendu edo taldea da.

Bi dira, nagusiki, gure egitekoak:

-Legorretako euskal hiztunen komunitatea indartzea.

-Herritarren kontzientzia linguistkoan eragitea.

Euskaldunoi euskararen herrian dagozkigun eskubide pertsonal eta kolektboak aldarrikatzen ditugu. Eskubidedun senttu  edo izatearen neurriko erantzukizuna ere badagokigu, ordea. Norberarengandik, hartu-eman pertsonaletatk, gertuko harreman- sareetatk hasi eta gainerakoengan eragiten jarraitu nahi dugu. Euskara sustatzearen aldeko herritarren bilgunea izan nahi du eLe-guneak.

Gizarte-mugimendu garen aldetk, Udalean eta erakundeetan eragitea da gure asmoa, eta aldi berean lankidetzan aritzea. Horrekin batera, herritarrak motbatzeko eta haien parte-hartzea sustatzeko duen gaitasuna da euskara talde honen ezaugarri inportanteenetako bat.

Nork osatzen dugu?

ELe-gunea abian jartzeko, Legorretan dagoen  herri-dinamika aprobetxatzea erabaki zen; honela, herriko talde eta elkarte guztei euskara arduradun edo solaskide bat izendatzeko proposamena egin zitzaien. Legorretako herri-elkarte eta taldeetako ordezkariek osatzen dute, hortaz, eLe-guneko harreman-sarea, eta baita, oro har, euskararen alde zerbait egiteko gogoa duten herritarrak ere.

Euskara, modu atsegin eta erakargarri batean, legorretarrentzat hizpide izatea lortu nahi dugu; eta horretarako, eLe-gunea osatzen duen taldearen aniztasunak berebiziko garrantzia   du.   Bertan,   gizarte-sektore   gehienak   daude   ordezkatuta:   adinekoak, gazteak, gastronomia elkarteak, kultur taldeak, kirol elkarteak, Ikastetxea, enpresak… Gaur egun, 25 lagunetik gora gara harreman-sare horri bizia ematen diogunak.

Garai hauetan, euskalduntasun eta euskaltzaletasun gogoa ez dira berez sortzen, eraiki

egin behar dira, bizi, gozatu, irabazi… ahalik eta normalena izan dakigun euskaraz bizi ahal izatea Legorretan. Ez gara inoren kontra ari; benetako aniztasunetk, Legorreta euskararen  herri  izateko  gogoak  mugiarazten  gaitu.  Zer  egiten  dugu,  gure egunerokoan, euskararen alde? Zer egin dugu orain arte, eta zer egin dezakegu aurrerantzean? Zer da ondo egiten duguna, eta zer hobetu litekeena?

Aurrekariak

-2014ko azaroaren 19an, Legorretako Udaletxeko Batzar Aretoan, egin genuen lehen bilkura.

-2014ko abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, baliatu genuen jaioberria zen gizarte-talde edo proiektu honen aurkezpen publikoa egiteko. Bide batez, taldearen xedeak jasotzen dituen Manifestua irakurri zuten, eLe-guneko zenbait kidek, Legorretako Pilotalekuan.

Zertan ari gara?

Urtebeteko epea eman diogu geure buruari. Urtebetean, zenbait bileratan parte hartu eta  euskararen  aldeko  ekarpenak  egiteko  konpromisoa  hartu  dugu.  E Le-guneko bilerak, bilera irekiak dira. Aipatutako bilera horietan, interesa duen edonork parte har dezake: alderdikeriak alde batera utzi, eta ideologia, lanbide eta adin ezberdinetako jendearen   ahotsak   entzun   nahi   ditugu.   Izan   ere,   uste   dugu   euskarak   lotura instituzional eta politikoetatik aske egon behar duela. Kontua ez da nor den euskaldunago, nor bizi den euskaraz eta nor ez; denok ditugu euskararekiko bizipenak, eta informazio eta esperientzia horiek partekatzeko grinatk sortu zen, hain zuzen ere, eLe-gunea.

Legorretako datu soziolinguistikoen bilakaerari erreparatu genion lehenik. Azken urteotan (2006-2011), gainerako herri euskaldunetan bezala, Legorretan ere, atzera egin du euskararen erabilerak. Joera hori 'normala' da, baina Legorretan, EAEko gainerako udalerri euskaldunetan baino nabarmenagoa izan da atzerakada, bai gaitasunari dagokionez, eta baita etxeko erabilerari dagokionez ere. Euskararen erabilerak arduratzen gaitu. Euskaraz hitz egiten al dugu etxean, bikotekidearekin, lagunekin? Zer eredu ematen diegu gure haurrei? Maiz entzuten al dugu euskara gure herriko kale eta auzoetan?... Euskaraz komunikatzerakoan eroso senttzea,  euskara maitatzea eta euskaraz maitatzea... Horiek izan  litezke, neurri batean, gure hizkuntzaren arrakastaren gakoak.

Bestetk, Legorretako elkarte bakoitzaren errealitate linguistikoa aztertzen ari gara. ELe-guneko solaskide bakoitzari, ordezkatzen duen elkartearen hizkuntza-egoeraren diagnosia egiteko eskatu zaio, eta azken urteotako bilakaera baikorra edo ezkorra izan ote den ebazteko balio izan digu horrek. Baina ez hori bakarrik. Gure asmoa, elkarte edo  talde  horietan  eragiteko  bideak  topatzea  da,  neurri  zuzentzaileak mahaigaineratuz. Hau da, zer egin dezakegu aurrerantzean, euskararen presentzia, elkarte horietan, handiagoa izan dadin?

Horrez gain, auzolanean, euskararen aldeko kanpainatxo bat abiatu dugu. Bizpahiru

bideo grabatuko ditugu. Lehena, egunotan zabalduko dugu. Eta ohartuko zaretenez, herritarrek egin dituzte aktore lanak. Bideo hauekin, euskararen erabileraren inguruan zer pentsatua ematea da gure helburua, hausnarketa apur bat eragitea.

Ekaina bukatzerako, bigarren bideoa grabatuko dugu. Adi egon! Eta partekatu!

Maiatzaren 13an: Bost hilabete inguru pasa dira, dagoeneko, eLe-gunea abian jarri genuenetk, eta egindako azken bileran, besteak beste, eLe- guneko logotipoa ezagutzera emateko beharraz aritu ginen hizketan. Bileretara   joaten   garenoi   ezaguna   egiten   zaigu   irudia,   noski,   baina gainerako herritarrek ezagutzen al dute? Ba al dakite eLe-gunea zer den eta zer egiten dugun?

ELe-guneko logoa jendarteratzeko ekintza bila ari ginela, grafti bat egitea

bururatu zitzaigun; eta herriko festak gainean ditugula ikusita, horretarako une aproposa izan zitekeela pentsatu genuen.

Colorformo-ko Gorka Hortal graftgilea arduratuko da, maiatzaren 13an, asteazkenean, eLe-guneko logoa graft bihurtzeaz. Korta eta Zapas Enparantzan izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera, eta nahi duen oro gonbidatuta   dago,   nola   ez,   2   metro   t'erdiko   altuera   izango   duen artelanaren sorkuntza prozesua gertutk  gertura jarraitzera. Pare bat ordu pasako ditu graftgileak irudia egiten. 19:00ak aldera, Azintzio jaiei hasiera emango dien suziria jaurttzen denean, amaituta beharko luke, beraz, graftak. Eta une hori baliatuko dugu, eLe-guneko kideok, grafta atzean dugula, elkarrekin argazki bat ateratzeko.

 

Argibide gehiagorako:

eLe-gunea

SIADECO Ikerketa Elkartea

943 310034 elegunea@gmail.com