Aldaieta Jubilatu Elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri du martxan Caritas-Gipuzkoaren ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara), eta Legorretako herri guztira dago zabalduta.
Elikagaiak otsailaren 29tik martxoaren 4ra bilduko dira, arratsaldeko 6:30etatik 7:30etara bitarte, elkartearen beraren lokaletan (ez tabernan). Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak elkartearen lokaletan, tabernatik barrena sartuta.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu kanpaina honetan aktiboki parte hartzera, eta honako elikagai hauek onartuko dira: