Astelehenaz geroztik, elikagaiak biltzeko kanpaina abian du Aldaieta elkarteak. Herritar guztiei egin die gonbidapena kanpaina honetan parte har dezaten, eta oraindik badago aukera, gainera. Gaur eta bihar, 18:30etatik 19:30etara, euren elkartean bertan. Bestela, igandera bitarte tabernatik sartuta utz daitezke lokalean bertan.
Honako elikagai hauek jasoko dituzte:
- Esne ontziratua, olio ontziratua, galletak eta txokolatea, pasta, arroza, kontserbak, hestebete ontziratuak, gazta (zatitan), konpresak eta bizarra mozteko orriak (erabilera bakarrekoak).
Bildutakoa Gipuzkoako Caritasen ardurapeko aterpetxera bidaliko dute.