Abenduaren 27ko Elkartasun Azokan parte hartu zuen kolektibo osoari eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik. Janari bilketarako Ongizate taldetik jarritako helburuak gainditzea lortu zen janari bilketan 628 janari kilo eta 1.480 euro inguru bildu baitziren. Legorretako herria esker oneko eta behar gehien duen familiekin eskuzabal berriro ere.
Adierazi bezela bildutako diruak Cabo Verde Errepublikara Baratza-Solidarioak bultzatzeko zuzenduko dira eta bildutako janariak herriko familien lehen mailako beharrak asetzeko.