Igande honetan izango da Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. Hauexek izango dira elkarte parte hartzaileak: Goiener kooperatiba, Bat Egite, Herriak Elkarlanean, Fiare, Acoes, Ibarrako Misio Taldea, Irrintzi Alai, Aldaieta eta Nisaa Asaada.
11:00etan hasiko da. Elkartasun azokaz gain, bidezko merkataritzako produktuak ere egongo dira, eta baita pintxoak eta edaria ere. 14:00etan, berriz, saski bat zozketatuko da.
Arratsaldean izango du jarraipena. Gutako bat! Edo bat gehiago? dokumentala (Nisa Asaada elkartea) proiektatuko da Herri Antzokian, arratsaldeko zazpietan.