Legorretako Udalaren Gizarte Ongizate Sailak Legorretako Elkartasun azoka antolatu du aurten ere. Igandean, abenduaren 18an izango da 11:00etatik 14:30era bitartean. Bertan, aurreko urteetan gertatu den antzera, jostailuak, jantziak, liburuak... erosteko aukera izango dute gerturatzen direnek. Aurtengoan, biltzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.