Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Elkartasun azokarako material bilketa

Elkartasun azokarako material bilketa

14 Azaroa 2016

Aurten, abenduaren 18an izango da elkartasun azoka; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.

Bilketa epea:
azaroaren 14tik abenduaren 9ra.

Non: udaletxean edo kultur etxean.

Zer: jostailuak, elektrogailuak, musika CDak, jantziak, liburuak…

Aurten, elkartasun azokan bildutako dirua garabidean dauden nazioarteko herrialdeetako erakundeei ematen zaizkien diru laguntzetara bideratuko da.

Laguntza horiek bi urtean behin ematen dira; horregatik, erakunde ezberdinetan parte hartzen duten herritarrei beren proiektuak aurkezteko deia egiten diegu 2017. urtean izango den deialdirako.