Elkartasunezko talo festa eta Santa Ageda koplak larunbatean
30 Urtarrila 2017
Larunbatean izango da aurtengo talo festa, hilaren 4an. Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik eta Aldaieta elkarteko kide batzuen eta beste herritar batzuen laguntzaz, 18:30etatik aurrera izango da talo jana, frontoian.
Horrez gain, Santa Ageda bezpera izanik, Elekun abesbatzak koplak kantatuko ditu herrian, 19:30etan hasita.