Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Emakumeen afaria Martxoaren 8an

Emakumeen afaria Martxoaren 8an

07 Martxoa 2017

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, emakumeen afaria izango da Bilkoin elkartean. Hauxe da menua: entsalada, oilasko errea eta pastak. 12 euro ordaindu beharko dute langileek, eta 8 langabe eta ikasleek. Aukera dago etxetik janaria eramanda bertan afaltzeko, baina izena eman behar da kasu horretan ere. Izena emateko, bidali whatsapp bat 688-71 59 99 zenbakira, idatzi email bat alkatea@legorreta.eus helbidera edo liburutegira joanda ere eman daiteke. Gaur da izena emateko azken eguna; beraz, animatu!

Aurretik, 19:30etan, kontzentrazioa izango da plazan.