Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hona egitaraua

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hona egitaraua

02 Martxoa 2017

Datorren astean da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna; honako egitarau hau prestatu du udaleko Berdintasun lantaldeak Egitaraua.pdf.

Martxoak 8:

18:00: Kantu tailerra LH 6 eta DBH 1 eta 2. mailakoentzat, udaletxean.
19:30: Kontzentrazioa, plazan.
20:30: Afaria, Bilkoin elkartean: entsalada, oilaskoa eta pastak (12 euro langileek, 8 langabe eta ikasleek). Eman izena 688-71 59 99 zenbakira whatsapp bat bidalita, alkatea@legorreta.eus helbidera idatzita edo liburutegian bertan. Epea, martxoak 7. Aukera dago norberak etxetik bere afaria eraman eta bertan afaltzeko, baina izena eman behar da kasu horretan ere.

Martxoak 11:

10:00: Autodefentsa feminista tailerra 15-30 urte bitartekoentzat, Kultur Etxean. Eman izena 688-71 59 99 zenbakira whatsapp bat bidalita edo alkatea@legorreta.eus helbidera idatzita. Bihar da azken eguna!

Parte hartu!

b2ap3_thumbnail_Martxoak8-2017.jpg