Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Emakumeen* Nazioarteko Eguneko egitaraua, prest

Emakumeen* Nazioarteko Eguneko egitaraua, prest

03 Martxoa 2022

Datorren asteartean da Martxoaren 8a, Emakumeen* Nazioarteko Eguna, eta Udalak elkarretaratzea deituko du egun horretarako, 12:00etan.

Horretaz gain, beste hainbat ekitaldi ere izango dira Aiuri Talde Feministarekin bat antolatuta:


19:00: Eskualdeko elkarretaratzea Ordiziako plazan.
20:30: Afaria Aldapa Haundi elkartean; tikeak salgai Jubilatuen tabernan (langabetuak 8 euro/ langileak 12 euro).

Bestalde, Udalak, Talde Feministak aurreko egunetan ere antolatutako ekitaldiekin bat egiten du eta bertan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.

Eta gogoratu, martxoan zehar berdintasun arloko beste hainbat ekitaldi ere izango direla: pelikulak, antzezlana...

Animatu eta parte hartu!!