'Energia eta mugikortasuna: etorkizuneko gakoak Goierrin' erakusketa udaletxean
05 Azaroa 2021
Datorren astelehen eta asteartean, Energia eta mugikortasuna: etorkizuneko erronkak Goierrin izeneko erakusketa ikusgai egongo da udaletxean, Foru Aldundiarekin eta Goiekirekin elkarlanean antolatuta.
Bulego ordutegian ikusi ahal izango da, 09:00etatik 14:00etara. Gainera, hezitzaile baten laguntza ere izango da erakusketaren inguruko azalpenak emateko: 11:00etatik 13:00era astelehenean, eta 16:00etatik 18:00etara asteartean.