Legorretako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak nola hartu jakiteko tailerra antolatu du urriaren 18rako. 18:30etan izango da, udaletxean.
Kontsumo datuak ezagutzea ezinbestekoa da kontsumo hori murrizteko, aplikatzen den tarifa egokitzeko eta kontratatutako potentzia egokia ote den egiaztatzeko. Tarifa elektriko berriekin, horrek berebiziko garrantzia du; izan ere, efizienteago izanez gero, kontsumoa murriztuz, eta kontsumoak modu egokian banatuz, aurrezteko eta energia berriztagarriak sustatzeko aukera dago. Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki hiru gai hauek landuz:
- nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak?
- nola murriztu eta birbanatu kontsumoa, ondoren tarifarik egokiena aukeratzeko?
- nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna?
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 14a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
- Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 09:00-17:00)
- Informazio osagarria: www.argitu.eus



