Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Erantzun ezin hobea izan zuen pintaketak ezabatzeko auzolanerako deialdiak

Erantzun ezin hobea izan zuen pintaketak ezabatzeko auzolanerako deialdiak

23 Apirila 2024

Goiz berezia bizi izan genuen pasa den larunbatean. Azken hilabeteetan agertutako pintadak ezabatzeko, haur, gazte zein helduek bat egin zuten Legorretako Udalak egindako auzolanerako deialdiarekin. Beren aletxoa jarri zuten brotxekin, pintura arrabolekin eta garbiketa-materialekin mezu diskriminatzaileak eta iraingarriak erabat ezabatzeko.

Gogoratu Legorretan guztiok askatasunean bizitzea dugula helburu, jatorria, azal kolorea, itxura fisikoa, maila soziala, desira sexualak edo generoa edozein izanda ere. Denok Legorretan gure tokia izatea nahi dugu eta hori lortu arte lanean buru-belarri jarraituko dugu.

Azpian, herriaren elkartasuna erakusten duen bideoa ikus daiteke. Eskerrik asko, Legorreta!