Dakizuen bezala, Txalo konpainiaren Erdibanaantzezlana izango da ostiral honetan, hilaren 23an, Herri Antzokian. Xabier Agirrerena da Txalo konpainia; antzezlan honetako aktoreak Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza dira, eta zuzendaria, berriz, Begoña Bilbao.
Bi emanaldi izango dira, 19:30etan lehena eta 22:30etan bigarrena. Sarrerak salgai daude udaletxean eta kultur etxean, 10 euroan. Egunean bertan ere egongo dira salgai, takillan.