Maiatzaren 3an, atera da Legorreta eremu gorrian dauden udalerrien zerrendatik. Izan ere, azken zazpi egunetan bi positibo kasu izan dira. Intzidentzia tasa, hala ere, 469,80koa da gaurko datarekin, eta Alegiako osasun eremua gorrian dago, 551,01eko tasarekin.
Bihar, maiatzak 4, bueltatuko gara lehengo egoerara. Herritik atera ahal izango gara, kirola seiko taldetan egin ahal izango da barruan, ostalaritza barruan ez da ordutegi berezirik egongo...
Dena dela, eta orain arte bezala, har ditzagun neurriak, eta elkar zaindu dezagun.