Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
‘Eros eta Afroditaren aitortzak’ musikalaren aurrestreinaldia, igandean Legorretan

‘Eros eta Afroditaren aitortzak’ musikalaren aurrestreinaldia, igandean Legorretan

10 Urria 2025

Elur Etxearen laugarren ikuskizunaren estreinaldia izango da igande honetan, Legorretan. Musikalaren gai nagusia, aniztasun sexuala da.

Bi aktore eta musikari bat izango dira oholtza gainean: Esti Curiel eta Andoni Mutiloa aktore gisa, eta Iñaki Santos aktore eta musikariak teklatuak joko ditu zuzenean emanaldian zehar. Miren Gojenola eta Andoni Mutiloa dira musikalaren zuzendariak.

Igandean 18:30ean, Herri Antzokian izango da ikuskizuna eta  sarrera dohainik izango da.