Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

22 Azaroa 2024

Datorren ostegunean, azaroak 28, erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa eskainiko da. Saioa, Udaleko areto nagusian izango da arratsaldeko 17:30ean eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da. Bertan izen emateko azken eguna azaroaren 25a izango da eta horretarako bi aukera daude: 635 14 79 75 telefono zenbakira deituz(astelehenetik ostiralera 9:00-15.00) edo energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.