Errefuxiatuak omentzeko kontzentrazioa egingo da ostegun honetan
19 Ekaina 2024
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da. Hori dela eta, Nissaa Asaada Emakume Elkarteak dei egin die legorretarrei errefuxiatuak omentzeko egingo den kontzentraziora azaltzeko. Herriko plazan egingo da, ostegun honetan, 19:30etik aurrera. Legorretako Udalak bat egiten du elkarretaratzearekin.