Errefuxiatuen Munduko eguna dela-eta ekitaldiak, astelehenean
18 Ekaina 2022
Datorren astelehenean, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Munduko eguna izango da; hori dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Nissaa Asaada emakume taldeak. Alde batetik, kontzentrazioa burutuko da herriko plazan 19:30ean; ondoren, 20:00etan, "14 kilometros" pelikula izango da ikusgai Antzokian.