Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ostegunean

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ostegunean

17 Ekaina 2019

Ekainaren 20a da Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, eta, Nissaa Asaada emakume taldeak antolatuta, egitarau betea izango da herrian.

Goizez, 5. eta 6. mailako ikasleek gaia landuko dute elkarteko emakume sahararrekin.
Arratsaldez, haima bat jarriko dute plazan, tearekin eta janariarekin.
19:30etan, kontzentrazioa plazan.
20:00etan, Zuk dokumentala eta solasaldia Herri Antzokian (parte hartzaileak: Gipuzkoako CEAR, Zaporeak eta Salvamento Marítimo).