Errepide zaharreko zubiaren gaineko espaloiaren konponketa
04 Otsaila 2026
Gaur hasi dira errepide zaharreko zubiaren gaineko espaloiaren konponketa lanak. Lan hauek Jesus Mari Lasa Agirre y Otra enpresak burutuko ditu eta 31.728,62 euroko kostua izango dute. Irisgarritasunaren ikuspegitik beharrezkoa ikusten da eremu hau hobetzea eta horretarako ondorengo lanak egingo dira:
Espaloiko zoladura berritu.
Zubiko hesia aldatu.
Zebra-bidea egokitu.
Lan hauek burutzen diren bitartean zubi gaineko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.