Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ekainaren 14a baino lehen. Hilaren 16an, berriz, arratsaldeko seietatik zortzietara, udaletxe azpian jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta ekainaren 17an bertan, berriz, goizeko ordu bietarako eraman beharko dira mahai eta aulkiak udaletxe azpira.
Aulki bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta mahai bakoitzeko, berriz, bost euro (mahai bakoitzean zortzi pertsona sartzen dira, mahaiburu eta guzti). Ordainketa materiala jasotako momentuan egingo da.