Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

14 Ekaina 2022

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera egin beharko da FORMULARIO HONETAN edo udaletxean, ostiraleko 13:00 baino lehen. Ostiralean, berriz, 20:00etatik 21:00etara, udalaren almazenean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, 23:30etatik 00:30etara bitarte eraman beharko dira mahai eta aulkiak almazenera.

Aulki bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta mahai bakoitzeko, berriz, bost euro (mahai bakoitzean sei pertsona sartzen dira; zortzi pertsona mahaiburu eta guzti). Ordainketa materiala jasotako momentuan egingo da (mesedez, justu eraman).