Atzo arratsaldean gertaera larri bat gertatu zen. Eskola atarian pneumatiko bati su eman eta sutea zabaldu egin zen. Herritar baten abisuari esker, su-itzalgailu bat erabiliz, hura itzaltzea lortu zen, gerta zitezkeen kalteak saihestuz.
Baina atzokoa ez da gertaera isolatu bat, izan ere, azken aldian ugariak dira eskola eta kiroldegi inguruan hainbat pertsonek eragiten dituzten kalteak:
- Eskolako gimnasioko atea puskatu eta barruan hainbat kalte eragin: dutxetan pintaketak, barruko kristala haustea, zaborrez beteta utzi…
- Kiroldegiko paretetan pintaketak.
- Kiroldegiko ateetan kalteak.
- Eskolako komunetan pintaketak.
- Trenbideko sarbiderako giltzarrapoa hautsi eta trenbideko tunelean sartu.
- Kiroldegiko makinei su ema.
- Bankuak hautsi.
- Iturri Handiko bankuei su eman.
Gertaera hauek kalte ekonomiko eta materialaz gain, zuzenean eragiten diete udaleko langile zein eskolako eguneroko jardunari. Horretaz gain, gazte zein haurrek erabiltzen dituzten espazioak izaki, ekintza hauek hauengan, baina orohar herritarrengan, sor ditzaketen kalte pertsonalak dira gure kezka nagusia.
Hau guztia kontuan izanik, Legorretako Udalak herriko gazteen gurasoei inplikazioa eskatu nahi die etxean gai honen inguruan hitz egin eta ekintza hauen larritasunari buruz seme-alabekin batera hausnartu dezaten.






