Herriko festen atarian, asteburu betea izango da datorrena ere.
Ostiralean, arratsaldeko bostetan hasita, Ugaro herri ikastetxeko ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute frontoian.
Larunbatean, danborradako bigarren entsegua izango da: 12:00etan, plazan.
Igandean, berriz, Dantzari Txiki eguna izango da. 11:00etan elkartuko dira dantzariak, herriko plazan. Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta eta Zaldibiako Iztueta taldeetako dantzariak etorriko dira Legorretako Irrintzi Alai taldeko dantzariekin emanaldia eskaintzera. Hamaiketakoa egin ondoren, 12:00ak aldera herrian zehar ibiliko dira dantzan. 13:00ean, berriz, herriko plazan eskainiko dute emanaldia. Bazkalondoan, jaia amaitzeko, DJ Porruren emanaldia izango dute.