Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira asteazken honetan, Azintzio bezperan

Esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira asteazken honetan, Azintzio bezperan

07 Maiatza 2024

Esku pilota txapelketa amaierara iritsi da. Maila desberdineko finalak jokatuko dira asteazken honetan, maiatzak 8, 16:00etatik aurrera plazako pilotalekuan. Finalak Azintzio jaiei hasiera emango dien txupinazoa bota baino ordu batzuk lehenago jokatuko dira.

Lehenengo finala 5. eta 6. mailako mutilen artean erabakiko da: Oroitz/Inhar-Xabier eta Oinatz-Martxel. Jarraian, maila bereko neskek neurtuko dituzte indarrak: Nimra/Araitz-Mara eta  Amaia/Ashley-Anjele.

Ondoren, 3. eta 4. mailakoen txanda izango da. Alde batetik, Ugaitz-Luka eta Goritz-Anahitz bikoteen arteko finala, eta bestetik June-Oihane eta Paule-Malen bikoteena.

Pilota finalak 2024