Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Eskualdeko baso-jabeentzat bilera informatiboa antolatu du BSTK Basotik Fundazioak

Eskualdeko baso-jabeentzat bilera informatiboa antolatu du BSTK Basotik Fundazioak

11 Martxoa 2024

Legorretarrak gonbidatuta daude Beasainen egingo den eskualdeko baso-jabeentzako bilera informatibora. BSTK Basotik Fundazioak informazio-topaketa bat egingo du astearte honetan, martxoaren 12an,19:00etan Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan. Eskualdeko baso-jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuaren inguruko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da eta hizketaldira bertaratzeko ez da izena eman beharko.

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren %100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titulartasuna mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.

Kartela Beasain