Datorren larunbatean, azaroaren 14ean, Andoni Mutiloak "Esna zaitez" kabareta eskainiko du Herri Antzokian 19:00etan. Dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten digu. Ikuskizun honek, Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdian aipamen berezia jaso zuen.
Saioa doakoa izango da eta bertara joan nahi dutenek, izena eman beharko dute: Balentin kioskoan edota Kultur Etxean (943805050 / kultura. legorreta @ euskalnet.net).