Bihar arratsaldean, Esne Berriketan bertso saio musikatua izango da Legorretako Herri Antzokian.
Izen bereko liburuan, 57 kontalarik ahoz kontatutako istorioak idatziz jaso ditu Uxue Alberdik. Liburuaren inguruko bertso-saio literario honetan, Amorante musikariak eta bi bertsolarik, Eli Pagola eta Maddi Ane Txoperena, parte hartuko dute.