Etorri berrientzako ongi etorri saioa egingo da larunbat honetan
28 Maiatza 2026
Larunbat honetan, hilak 30, herritar berriei ongi etorria egingo die Udalak. Abendutik hona erroldatutako 29 pertsonek jaso dute saioan parte hartzeko gonbidapena. Goizeko 11:00tan udaletxean herriaren inguruko informazioa jaso ondoren, herriko ekipamendu eta zerbitzuak bertatik bertara ezagutuko dira; amaitzeko, elkarrekin hamaiketako batez gozatzeko aukera izango da.