'Etxeko ekonomiaren autogestioa baliabide informatikoen bidez' ikastaroa izango da ekainean
06 Ekaina 2018
Aldaieta jubilatu elkartearen eta Cebancen laguntzaz antolatu du ikastaroa Legorretako Udalak. Etxeko lanen kudeaketan laguntzen duten zenbait baliabide informatiko ikastea izango da helburua (etxeko kontabilitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak, bankuen aplikazioen erabilera, kalkulu orriaren erabilera…). Jubilatu elkartearen aretoan gauzatuko da, ekainaren 18an hasi eta 29ra bitarte, arratsaldeko bostetatik zazpietara. Hogei ordu iraungo du, eta euskaraz izango da.
Ikastaroak toki mugatuak izango ditu —gutxieneko zortzi eta gehieneko hogei ikasle—. Matrikula doan izango da, eta izena Kultur Etxean eman beharko da. Ekainaren 13an amaituko da epea.