Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskal Dantza ikastaroa

Euskal Dantza ikastaroa

23 Otsaila 2015

Legorretan maiatzaren 31n GOIERRIKO ERROMERI BIRA ospatuko denez, Irrintzi-Alai dantza taldeak euskal dantza ikastaro bat antolatu behar du, fandangoa eta arin-arina besteak beste.

Ikastaro hau martxotik maiatzera gauzatuko da eta larunbatetan emana izango da eguerdiko 12etan Kultur Etxean. Matrikula 25 € izango da.

Ikastaro honetan parte hartu nahi duen orok Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena eman beharko du otsailaren 25a baino lehen.

Anima zaitez eta eman ezazu izena Kultur Etxean.