"Euskal Herriko memoria eta historia" erakusketa udaletxean
09 Iraila 2026
Goierriko KGT Kolektiboaren liburu bilduman oinarritutako Euskal Herriko memoria eta historia izeneko erakusketa ikusgai egongo da datorren astelehenetik urriaren 2ra arte,17:00etatik 19:00etara udaletxeko lehen solairuan.
Euskal Herriko historia eta memoria biltzen duen materiala jarriko dute herritarren eskura, formatu ezberdinetan.
KGT Kolektiboaren bilduma, 30 urte baino gehiagoan bildutako liburu, aldizkari, azterlan, txosten eta artikuluek osatzen dute eta 2022az geroztik, Ordiziako Lutxi IraziGunean dituzte ikusgai, herritarren eskura. Iaz, bilduma Goierri osora zabaltzeko helburuarekin IraziGune ibiltaria proiektua jarri zuten martxan.