Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoaren aurkezpena egingo da ostegunean

Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoaren aurkezpena egingo da ostegunean

04 Iraila 2024

Euskara eta kulturartekotasuna  egitasmoa iazko kurtsoan jarri zen martxan Ugaro herri eskolan. Egitasmo honek bi oinarri ditu: euskararen erabilera eta kontzientziazioa, eta kultura eta hizkuntza desberdinak dituzten herritarren parte-hartzea.

Ekimen honen aurkezpena Ugaro Herri Ikastetxean egingo da ostegun honetan, irailak 5, arratsaldeko 17etan.  Aurkezpena euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara. Horretarako, beharrezkoa izango da Telegram aplikazioa instalatuta izatea. Eskolako guraso guztiak bertan parte-hartzera gonbidatuta daude.