Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

08 Iraila 2021

2021-2022ko ikasturtean ere, Legorretako Udalak baliabideak jarriko ditu herritarrok erraztasunak izan ditzazuen euskara ikasteko, UEMArekin elkarlanean.

Kontuan hartuta gurea bezalako udalerri euskaldunetan zer garrantzi duen euskaraz jakiteak, udalak aurten ere ahalegin berezia egin nahi du herritarrok euskara ikastera edo hobetzera animatu zaitezten. Izan ere, euskara ikastea onura handia izango da bai norberarentzat bai herri osoarentzat.

Maila guztietako ikastaroak daude eskura. Gutxieneko jende kopurua biltzen bada, herrian bertan emango dira ikastaroak, eta, bestela, inguruko euskaltegietan.

Udalak dirulaguntzak ematen ditu euskara ikasteko, eta beste erakunde batzuek ere bai. Horien bidez, doakoa izan daiteke euskara ikasteko prozesua.

Matrikula epea: irailaren 22a.

Izena emateko edo informazio gehiagorako, kultur etxera jo daiteke: 943-08 50 50 / kultura@legorreta.eus

Euskararen normalizazioa guztion zeregina da, eta elkarrekin egingo dugu bidea. Animatu, eta ikasi euskara!

Legorreta kartela