Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskara ikasteko beka deialdia zabalik

Euskara ikasteko beka deialdia zabalik

27 Urria 2025

Legorretako Udalak euskara ikasteko beka deialdia zabaldu du. 2025/2026 ikasturtean HABEk onetsitako zentroetako batean herritarrek egingo duten ikastaroen gastuak ordaintzeko izango da beka hau.

Eskaerak egiteko epea azaroaren 30 bitartean egongo da zabalik eta ezinbestekoa da ikastaroan matrikulatu izanaren agiria aurkeztea, hala nola oinarrietan zehaztutako gainerako dokumentazioa. 

Eskaera, Legorretako Udalaren herritarren atarian egin beharko da.