Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskaraldiaren inguruko informazio bilera asteartean

Euskaraldiaren inguruko informazio bilera asteartean

07 Iraila 2018

Astearterako, hilaren 11rako, Euskaraldiaren inguruko informazio bilera batera deitu du Elegunea euskara elkarteak. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Hona hemen elkartearen deia:

"Martxan da Euskaraldia, 11 egunez euskaraz aritzeko egitasmoa; legorretarroi apirilean azaldu genizkizuen egitasmoaren nondik norakoak. Irailaren 20tik aurrera izango da egitasmoan parte hartzeko izen-ematea. Oraingo honetan, Euskaraldian nola parte hartu dezakezuen jakiteko tailerra prestatu dugu; belarriprest eta ahobizi zer diren, zergatik izan belarriprest? Zergatik ahobizi? Zer egin dezaket nik?…

Datorren asteartean zain izango gaituzue; animatu parte hartzera, guztia azalduko dizuegu!".