Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskararen Eguna ospatuko da asteazkenean

Euskararen Eguna ospatuko da asteazkenean

01 Abendua 2025

Asteazken honetan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta egun honen harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Elegunea elkarteak.

Abenduak 3

  • 16:30: ume jolasak, frontoian.
  • ondoren: euskal abestien kantaldia, plazan.

Oskorriren Euskal Herrian euskaraz eta Urkoren Guk euskaraz, zuk zergaitik ez abestiak abestuko dira bertan.

Abenduak 5

18:00: ESNATU ALA HIL. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren aurkezpena eta solasaldia Garikoitz Goikoetxearekin. Udaletxeko areto nagusian.