Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskararen Egunaren harira, film laburrak eta film luzea ostegunean

Euskararen Egunaren harira, film laburrak eta film luzea ostegunean

29 Azaroa 2016

Ostegun honetan, abenduaren 1ean, bi emanaldi izango dira Herri Antzokian, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira.

18:30etan izango da lehen saioa: film laburren emanaldi bat izango da, 50 minutu inguru iraungo duena. Bertan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketan aurkeztutako lanen hautaketa bat aurkeztuko da. Honako hauek osatzen dute bilduma:

Besarkaden bideoa - Kontseilua 2010
Musika airean - Bernues Anaiak 2012
Garai berriak - Koldo Almandoz 2014
Kontu txikiak kontari - David Bernues 2014
Egunero - Uxue Arzelus 2014
Semeak - Iker Azkoitia 2015
Josuneren bidaia - Peru Galbete 2015
Nire eguneroko hautua - Mattin Zeberio 2015
Gure historiak soinu ezberdina izango luke - Gabrile Gil 2015
Euskaraz bizi nahi dut bideoklipa - Kontseilua 2011

Gauean, berriz, ohi bezala 21:00etan, Eutsi filma proiektatuko da, Ostegunetako Zinearen eskutik.