Euskararen egunean, Ezkiagaren omenezko eskulturaren aurkezpena
01 Abendua 2021
Ostiralean, euskararen nazioarteko egunean, Bere baitan nauka Patxi Ezkiagaren omenezko eskulturaren aurkezpena izango da 18:00etan, parkean.
Nazario Maiz eskulturgileak egina da lana. Aurkezpenean izango da egilea, eta herriko hainbat eragilek ere parte hartuko dute. Ekitaldi xumea izango da, elkarlanean egina.