Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Euskararen erabilerari buruzko tailerra haur eta gurasoentzat

Euskararen erabilerari buruzko tailerra haur eta gurasoentzat

28 Apirila 2017

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Legorretako Udalak eta Ugaro herri ikastetxeak elkarlanean antolatuta, euskararen erabilerari buruzko tailerra izango da datorren asteazkenean, arratsaldeko seietan, Ugaro herri ikastetxean.

6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat izango da, eta bi ordu iraungo du. Hizkuntza ohiturei buruz gogoeta egitea da helburua, umeek eta gurasoek elkarrekin, aldaketan eragiteko. Uemako bi teknikarik egingo dituzte dinamizatzaile lanak, eta ariketa praktikoak zein teoria landuko dira. Teoria, batik bat, gurasoentzat azalduko dute.

Bertan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, oso interesgarria izango baita. Eman izena eskolara deituta, ondoko telefono zenbaki honetan: 943-08 50 00.

b2ap3_thumbnail_Legorreta-gonbidapena_20170428-081827_1.jpg