'Evaren alabak' antzezlana eskainiko da igande honetan, azaroak 12
07 Azaroa 2023
Elena Arambarrik zuzentzen duen ‘Evaren alabak’ antzezlana ikusteko aukera egongo da igande honetan, azaroak 12, Legorretan. Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta plazan izango da.
Marta Garcia, Jeronimo Otegi, Nieves Peña eta Sonia Sanz dira antzezlanaren protagonistak. Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi dute, baina ikusleengan harridura sortuz. Lau aktore ariko dira, hiru emakume eta gizon bat. Finean, hiru egoera islatuko dituzte, hiru belaunalditatik, eta sarri hizpidera ekartzen ez diren gauzez hitz egin nahi dute. Antzezlana ez dute areto batean eskaini nahi, horrek ikusleari nolabaiteko erosotasuna eta lasaitasuna ematen diolako.